XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITZIN SOLASA. Patxi Altuna.

Aurtengo Maiatzean Juan Antonio Ubillosen heriotzaren bigarren mendeurrena zela eta, haren jaioterri Amasa-Billabonako udalak haren Kristau_Doctrina berriz argitaratzeko asmoa zuela jakitean, erregu txiki bat egiten ausartu ginen: ager zedila, bai, antzineko testua zen-zenean eta hitzik ez letrarik aldatu gabe, baina aldi berean sarrera gisako solasez jantzia, han idazlearen berri irakurleari emanez eta liburua behar zuen oharrez eta argitasunez aberastuz ikerlariaren eta irakurle soilaren faboretan.

Eta honenbestez denak kontent.

Ez gara lagun gutxi, izan ere, Mitxelenak bezala uste dugunok .

Merezi zuen Ubillosek aurten, gainera, haren liburua helaraz zedin ikerlarien eskuetara baino gehiagorenetara.

Egia da behin baino gehiagotan izan dela argitaratua, berak 1785. urtean lehen aldiz Tolosan azaldu zuenez geroztik: hala nola Bilbon 1897an Azkueren eskutik, gero Tolosan 1909an eta azkenik HORDAGO bilduman faksimile gisa, duela hamar urte edo.